ZER DA ARTZAIN EGUNA?

Artzain Eguna Amurrion (Araba) ospatzen da irailean eta ziur asko artzaintza, ardi eta artzainen inguruan antolatzen den ospakizunik garrantzitsuena da.

Herriko jai ala profesionalen topaleku? Bien arteko zerbait da Artzain Eguna eta hamabi aldiz ospatu ondoren (lehenengoa 1991n izan zen), sendo tinkotutako jaialdia da; egun, beraz, sakon errotuta dagoen ospakizuna da, jendea erruz erakartzeko indarra duena.

1967an hasi ziren antolatzen Euskal Herriko lehen Artzain Eguna, Nafarroan izan zen, Uharte Arakilen, hain zuzen ere, eta aurtengo abuztuaren 31n, 37. Artzain Eguna izango dute. Beraz, Nafarroan hasita, Gipuzkoa eta Bizkaian ere asmo bera hartu zuten, baina Amurriokoa izan da, ezbairik gabe, oihartzunik handiena lortu duena, sektorean lan egiten dutenen artean, zein jendearen eta komunikabideen artean oro har.

Igo<<